XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BIDARRAI

EZKONTZA

Aste berean bi herriko seme esposatu zauzku auzoetan, Errazun eta Baigorrin.

Ohateko Luis Ameriketarik jin-eta, zonbait ilabetheren buruan, mugaz haindirat jo du han kausitzeko frantses nechka bat bere laguntzat, bertze hemengoek español nechkak kausitzen dituztelarik han.

Errazu Errekaldeko Rosario San Franzizkorat doa hunen andre bezala; eta hunen inguru hotako amerikano lagunen oto-lerroa ikus-eta, nago bertze zonbait ere ez othe diren egun hortan bultatu han etcheko andere izaiterat.

Ez zen deusen eskasik: elizan zeremonia ederra; otelean eztei-bazkari hauta, nahi bezenbat soinu, petar eta arrabotsekin.

Biharamunagoan Intzabiko Manez eta Baigorri-Enauteneko Gaby esposatu ditu Belhagorry Baionako jaun bikarioak.

Larre Urruñakoak kusi bezala meza emaiten zuelarik.

Jendeketa ederra, ahaidantza handia dutelakoan.

Han ere ez zen deusen eskasik: koblariak berak entzuten ahal ziren; hots, bozkalentzia ederra.

Manezek bere laguna eremaiten du Donibane Zibururat, bi urte hotan han baitu bere bizi-moldea postetan.

SORTZE

Egun hotan Etchechurian jin dira bi nechka ttipi: Anita Ibañes eta Jeanne Urrizu.

Harginaenean aldiz Jean Pierre Poydessus, Ttopenean Pierre Dominique Changala.

Zorion ainhitz horien burrasoer.

HILTZE

Bere azken egoitzarat segitu dugu Chabadinaneko nagusia Domingo 70 urtetan.

Zonbait urte hotan gelditua zen; aintzinagoko gerlaren ondorioek hunkia, ez zen geroztik sekulan osagarrikoa izana.